MARIA ERA BIOK

  • Autor: MIGUEL GALLARDO
  • Editorial: ASTIBERRI, 2014
  • Fecha de salida: 2014
  • Descargado: 4517

Separa, gainerako guztiak bezala: Maria eta biok albumak Kataluniako Komikiaren Sari Nazionala jaso zuen 2008an.Maria eta biok obra garrantzitsua da, bai jorratzen duen gaiagatik autismoa, baita alabarekin duen harreman zoriontsua erakusteko M. Gallardok erabiltzen duen begirada sotil, sentibera eta jostariagatik ere. O bien bra esanguratsua da, katartikoa dudarik gabe, aurrerapauso bat komikigile katalanaren ibilbide luzean, eta horri esker Kataluniako Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen.Amaia Hervas haur eta gazteen psikiatra honela mintzo da liburuaz: Autismoa duten umeekin diharduten irakasle, profesional eta gurasoek ondo dakite zein garrantzitsua den egoerak edo ideiak transmititzen dituzten irudi argi eta sintetikoak erabiltzea ume horiekin. M. Gal√°n ohituta dago bere alaba Mariarekin irudi bidez komunikatzen, eta liburu honetan horixe konpartitu nahi du irakurleokin gu Maria bagina bezala, irudien bitartez argi uler dezagun bere mezu soil eta laburra. Mariaren, bere aitaren eta bere ingurukoen sentsazioak eta emozioak adierazten dituzten irudiz gainezka dago liburu hau. Miguelek aspaldi daki bere irudi zoragarriek Maria poztu eta lasaitu egiten dutela, mundu hau ulertzen laguntzen diotela, eta gurekin ere erabili nahi ditu, Mariaren emozioak aitarekikoak, maite dituenekikoak parteka ditzagun.Mariaren eta bere aitaren opor-bidaiako emozioetan murgiltzen da irakurlea azaltzen du Hervasek. Bidaiak eguneroko egoerak islatzen ditu, baina protagonistentzat, autismoa duten umeen ehunka familientzat bezalaxe, zailtasun-zipriztinez beteriko abentura bat da; alzan ere, gure inguru soziala ez da euren beharretara egokitzen, eta horren adibide ditugu Mariak bidaian aurkitzen dituen zenbait pertsona ez oso ulerberak.Komikian kontatzen den istorioan oinarriturik, Maria y dokumentala zuzendu zuen Felix Fernandez de Castrok gidoia ere berak egin zuen, eta 2010ean estreinatu zen zinemetan. …  

Descargar

 





You may also like...

Loading Facebook Comments ...

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si contin√ļa navegando est√° dando su consentimiento para la aceptaci√≥n de las mencionadas cookies y la aceptaci√≥n de nuestra pol√≠tica de cookies, pinche el enlace para mayor informaci√≥n.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies